Martxoaren hasieratik bukaerara arte, emakumeen eskubideen alde

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 01:00

Martxoaren 8a da gaur, Emaku­meen Nazioarteko Eguna, hain zuzen, eta hori ospatzeko, egitarau berezia antolatu dute aurten ere Hernaniko Udalak eta Berdintasun Kontseiluak, Koordinadora Feministaren eta Bil­gune Feministaren laguntzarekin. Atzo estreinatu zuten programa berezia Ovarios verdes fritos antzez­­l­a­narekin, eta gaur izango da aldarrika­pen egun nagusiena. Ekintzak, ordea, ez dira hemen bukatuko eta mar­txoaren bukaerara arte izango dute luzapena, berdintasunaren aldeko al­darria herri guztian zehar zabaltzeko. 

‘Marijira’ gaur, Plaza Berritik abiatuta
Marijira izaten da urtero aldarrikapen hori herriko Kaxkoan zehar zabaltzen duena, eta aurten ez da gutxiagorik izango. Jatorri, adin eta izaera desber­dinetako emakumeek bat egingo dute, eta jai giroan, beraien presentzia eta eskubideak eramango dituzte kalera. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira Plaza Berritik, trikitilari eta pandero­joleen erritmoari segika.

Ovarios verdes fritos antzezlanarekin eman zitzaion hasiera atzo, Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitarauari.

Mexikoko zapatistak eredu, beste urte batez
Aurreko urteko arrakastaren ondoren, Mexikoko mugimendu zapatistak fe­mi­nismoari egindako ekarpenak izan­go dituzte hizpide, aurten ere. Zapatismoaren ekarpenak borroka femi­nistara izenburuarekin, bihar eskaini­ko du hitzaldia gaiari buruz Cecilia San­tiagok, Chiapaseko ekin­tzaileak. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute zita Lumaltik GKEk eta Udalak, Biterin. Jakinarazi dute, baita ere, Santia­goren jatorria dela eta, hitzaldia gaztelaniaz izango dela.

Dokumentala eta solasaldia, etzi
Programa ofizialean agertzen ez bada ere, Bilgune Feministaren eskutik egingo da etziko solasaldia. En tránsito dokumentala jarriko dute aurrena, eta ondoren, solasean arituko dira gaiaren inguruan. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Biterin.

Hitzaldia, kontzertua eta jaialdia, martxoa bukatzeko
Baina aste honetakoak ez dira ekintza bakarrak izango. Hitzaldia eta Kubako Duo Jade taldearen kontzertua izango dira martxoaren 28an, eta hurrengo egunean, aldiz, Zinegoak, gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia izango da. Biterin izango dira biak, arratsaldeko 19:00etan.

 

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA: PROGRAMA OSOA
Gaur, martxoak 8
19:00 Marijira. Plaza Berritik abiatuta. Antolatzailea: Hernaniko Koordinadora Feminista.
Bihar, martxoak 9
19:00
Hitzaldia: Zapatismoaren ekarpenak borroka feministara. Hizlaria: Cecilia Santiago, Chiapaseko ekintzailea. Biteri kultur etxean. Gaztelaniaz. Antolatzaileak: Lumaltik GKE eta Hernaniko Udala.
Etzi, martxoak 10
18:30 Dokumentala eta solasaldia: En tránsito. Biteri kultur etxean Antolatzailea: Hernaniko Bilgune Feminista.
Martxoak 28, asteartea
19:00 Hitzaldia eta kontzertua: Duo jade. Kubatar emakumeen ekarpena Kubako musika eta herrialdearen garapenean.  Biteri kultur etxean. Doan. Antolatzaileak: Berdintasun Kontseilua eta Hernaniko Udala. 
Martxoak 29, asteazkena
19:00 Zinegoak, gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia. Biteri kultur etxean. Doan. Antolatzaileak: Berdintasun Kontseilua eta Hernaniko Udala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!