Jaime Romero, Telmo eta Urko Semperena, Espainiako Kopan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Jaime Romero, Telmo Sem­perena eta Urko Sem­perenak Espainiako Ko­pa­ko bigarren pista jardunaldia dute gaur Tafa­llan. Romero eta Telmo Semperena kadete mailan ariko dira. Telmo lesio baten ondoren bueltatzen da eta biak selekzioarekin korrituko dute. Urko Semperenak, aldiz, bi zita nagusi ditu asteburuan. Gaur, Tafallan egongo da juniorretan, eta bihar, errepidera pasako da. Azpei­tiako San Jose Sarian lehiatuko da 84 kilometroko lasterketan. Etumeta gaina dute zailtasun nagusi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!