Jaime Romero, 11garren Beasainen

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 01:00

Errepideko denboraldia hasi dute txirrindulariek. Kadeteetan, Jaime Romero 11garren sailkatu zen, Beasaingo usurbe sarian. 96 txirrindularik hartu zuten parte. Alebinak eta infantilak denboraldia hasi zuten Hondarribian, 75 txirrindularirekin irteeran, horien artean lau astigartar alebin. Posturik hoberena Aketza Boladok lortu zuen, 12garren. Gertu izan zituen Tasio Semperena, 17garren, eta Aimar Olasagasti, 22garren. Beñat Otaegik jendearen txalo artean amaitu zuen lasterketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!