Emaitza bikainak lortu zituzten Mundarroko saskibaloi taldeek pasa den asteburuan. Zazpi partiduetatik, sei irabazi eta bakarra galdu zuten astigartarrek, infantil nesketan. Senior neskek, Donosti Dolphins gainditu zuten 40-32 eta senior mutilek 51-56 irabazi zuten, Errobideren aurka. Juniorretan ere bi garaipen eduki zituen klubak, senior mutilen 2garren taldeak ere irabazi zuen, kadete mutilek bezalaxe.