Arizmendiarrietaren ereduak irekiko du gaur lehen ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 01:00

Bizikidetza eraikitzen jarrai­tzeko helburuarekin, Elkarbizi 2017rako programazioa gaur bertan hasiko da Astiga­rragan. Ariz­men­di­a­rri­etaren eredua: zatiketa politikoari aurre egiteko, elkarlana izenburua du­en ikastaroak irekiko du Elkarbizi taldearen ikasturtea. Arra­tsal­deko 19:00­etan izango da, kultur etxean. 

Arizmendiarrietaren lana aztertzea, helburu
Pako Etxebeste Arizmen­dia­rrie­ta Fundazioaren kontseilariak aurkeztuko du Ariz­men­­­­diarrieta beraren on­da­rea.  Hain justu, Arra­sa­ten jardun zen denboran zehar egindako lana aztertzea izango da ikastaroaren helburua. 
Elkar­bizik azaldu duenez, «ber­tara iritsi zenean, herria hondatuta eta zeharo zatituta aurkitu zuen». Horrela, «el­kar­lanaren mezua zabalduz, emaitza ederrak lor­tu zituen Arrasateko bizitzaren zenbait arlotan».

Guztira sei ikastaro izango dira
Arizmendiarrietarena sei ikastaroetatik lehenengoa izango da. Martxotik urrira bitartean, Astigarragan, La­sar­ten, Hernanin, Urnietan eta Andoainen antolatu ditu Elkarbizi taldeak.

Izena ematea, ezinbestekoa
Elkarbizi bailarako ekimenak jakinarazi duenaren arabera, ikastaroetan parte hartzea irekia eta debaldekoa izango da, baina plazak mugatuak direnez, izena ematea ezinbestekoa izango da. Horre­tarako: ganboi­turri@­gmail.­com. Hurrengo hiru ikastaroetan, tormentuaren memoria osoaren inguruan arituko dira hizlariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!