Jaioberrien familiek landatu zituzten zuhaitzak.

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 01:00

Urtero bezala, iaz jaiotako as­tigartar gazteak izan ziren omenduak Zuhaitz Egunean. Larraburu baserriaren inguruetan egin zuten landaketa eta aurreko urtean jaiotako haurrei ongietorria egiteko aprobetxatu zuten. Denera, 106 haur astigartar omendu zituzten, eta beraientzat guztientzat prestatu zituzten astigarrak, beraien familiek landatu zitzaten. Astigarra­gako haur jaioberrien zifrak gorakada izan zuen 2016an. 86 izan baitziren 2015ean, eta 79, 2014an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!