Larunbatean Korrika eguna ospatuko da

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 01:00

20. Korrika kulturala dela eta, datorren larunbatean, hilak 11, Astigarragan Korrika eguna antolatu dute herriko hainbat eragilek. Goizez, 11:30­etan, eguraldi ona egiten badu, Joseba Barandiaran plazan eta, eguraldi txarra egiten badu, frontoian, Xaguxarrek haurrentzako eskulan tailerra antolatu du eta, Korrika gaitzat hartua, herria apaintzeko eskulana egingo dute. 
Jarraian, 13:00etan, Mun­darro Kirol Elkartea eta Herri Eskolaren bidez, 20. Korrikako abestiaz baliatuz, koreografia bat dantzatzeko aukera izango du bertara gerturatzen den edonork. 
Goizari amaiera emateko, 13:30etan, sagardoa eta pintxo postua egongo da eta Aiztondo Abesbatzakoak arituko dira kantuan. Esan beharra dago, goiz osoan zehar, Korrikako materiala salgai egongo dela.

Triki-poteoa eta bertso afaria eguna borobiltzeko
Arratsaldez, berriz, triki-poteoari hasiera emango zaio, 19:30etan, Ekaitz tabernan. Maddi Roteta eta Leire Iturbe trikitilariak jarri dute musika eta animazia 21:00ak bitarte. Eguna borobiltzeko bertso-afaria antolatu da. 
Azken hori 21:00etan hasiko da Zipotzan, bertara joan nahi duenak 18 euroren truke sarrerak salgai ditu, AEKn, Zipotzan eta Ikatzan. Antola­kuntzatik herritar guztiak animatu nahi dira ekitaldietan parte hartu dezaten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!