Dobera Euskara Elkarteak eta Iraulio Panttalone Hernaniko Bertso Eskolak, Bota Bertsoa! bertso paper lehiaketa antolatu du aurten ere; Astigarraga, Hernani eta inguruko sagardotegietan jarri dira kaxak, Hau hego-haizia! gaiari lotutako bertso idatziak aurkezteko. Astelehenera arte hartu ahal izango da parte.