Santesteban lehena, 37 korrikalaritik

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 01:00

Pasa den igandean, Donostian urtero ospatzen den, 28garren Lilatoia korritu zen eta bertan 37 emakume astigartarrek par­te hartu zuten lasterketan. Guztira 4.801 emakume partehartzaile izan ziren lilatoian. Emakumearen Nazioarteko Eguna da gaur, baina lehenago hainbat ekitaldi an­tolatzen dira, egunaren bueltan, eta lilatoia horien barruan koka­tzen da.
Astigarragatik ere izan ziren korrikalariak, ibilbideak dituen 5.000 metroak egiten. 37 izan ziren guztira eta herriko lehena Olaia San­testeban sailaktu zen 311garren postuan, 26 minutu eta 49 segundurekin.
Astigarragako bigarren sail­katua Olatz Liceaga izan zen 711garren. Lehenengo mila lehenetan sailkatu ziren baita Myriam Plasencia eta Amaia Ugalde.
Lilatoiak, lasterketa izateaz gain, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko festa erraldoia izaten da. Eta alde horretatik partaide guztiak izan ziren dudarik gabe garaile.

28. LILATOIA - Astigartarren sailkapena

311  Olaia Santesteban Urrate 00:26:49
711  Olatz Liceaga Ontoria  00:29:17
824  Myriam Plasencia Gabarain 00:29:54
962  Amaia Ugalde Ruiz  00:30:36
1056  Andrea Gil Beltza  00:31:01
1057  María Lopez Campos  00:31:01
1058  Izaskun Aramburu Men.  00:31:01
1214  Jaione Fervenza      00:31:33
1784  Lur Alkiza Berroeta  00:33:24
1785  Bea Puerto  00:33:24
1786  Goretti Ibargoien Aginag. 00:33:25
1797  Paula Da Silva Pereira  00:33:25
1798  Eli Ruiz Sanchez  00:33:25
1802  Sonia Anton Ayuso  00:33:25
1804  Amaia Jiménez Elizondo 00:33:25
2206  Lorea Martinez Ramos  00:34:23
2549  Maialen Muguruza  00:35:11
2902  Kristina Solano Maiza  00:35:59
3168  Aitziber Juanena De Celis 00:36:37
3221  M.Eugenia Calafel Mart. 00:36:43
3258  Arantxa Vázquez Gonz. 00:36:49    
3342  Ainhoa Matilla Otegui  00:36:59    
3459  Itxaso Zabalegi Zubillaga 00:37:10    
3535  Susana Etxeberria Davila 00:37:17    
3536  Isabel Etxeberria Ramírez 00:37:17    
3547  Amaiur Altamira Olaziregi 00:37:19    
3556  Naroa Olaziregi Iturralde 00:37:20    
3601  Zuriñe Rivero Gonzalez  00:37:27    
3604  Ane Ollokiegi Usandizaga 00:37:28    
3609  Ane Oiartzun Arca  00:37:28    
3737  Ane Ayestaran Mugica  00:37:45    
3740  Iratxe Gurutzealde Arka  00:37:45    
3743  Oihane Mahedero Pania. 00:37:45    
4327  Maria Rodriguez Carret. 00:39:38    
4328  Catherine Lamas Blanco 00:39:39    
4702  Miriam Bengoetxea Urgell 00:41:06    
4703  Jaione Salvador Sanz  00:41:06

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!