Gaurko ekitaldietan parte hartzeko deia egin du EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 01:00

emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta herrian hainbat ekitaldi antolatu dira eta EH Bilduk ere berea antolatuko du. Ekimen hau emakume izena duten kaleetan gauzatuko da eta bertan, emakume horien historia laburra plazaratuko da. 
Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da Kontxa Etxe­berria plazatik, Ibai-Ondo etxearen ingurutik eta bertan, Kontxa Etxeberriaren biografia laburra azalduko da. Ondoren, Nabarra Oñatz kalera mugitu eta XIV. Mendeko Nabarra izeneko emakumearen bizipenak kontatuz amaituko da ekitaldia. Bi emakume hauen lana goraipatu eta eskertuko da.
Arratsaldez, 18:30etan hasita, Emaku­meon Plazaren inaugurazioan, EH Bilduk parte-hartuko du eta herritarrei bertaratzeko deia egiten die.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!