Aranok ere bat egin du Goizueta, Leitza, eta Aresorekin osatzen duten Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egitarauarekin, eta Emakumeen Egunaren harira, ekintza bat antolatu dute ostiralerako. Familia osoak gozatzeko modukoa izanen da, egunaren beraren garrantzia haur, gazte nahiz helduen kontua ere baita. Horretarako, Garaiz ikasi ikuskizuna eskainiko dute etzi, iluntzeko 20:00etan, udaletxeko ganbaran.