Emanaldia eta barrikotea, zita bikoitza Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 01:00

Ekintzaz ekintza dabiltza Goiz Eguzkin, eta datozen egunetan ere, jarri dituzte hainbat zita; horietako bi, aste honetan.
Ostiralean izango da aurre­nekoa, eta segida emango die, Goiz Eguzki abesbatzaren 10ga­rren urteurreneko ospaki­zu­nei. Arratsaldeko 19:00etan hasita, kontzertua eskainiko du Goiz Eguzkin bertan, Hernani Mu­si­ka Eskolako Helduen Taldeak. Guztira, hamabi pieza eskai­ni­ko dituzte; horietako lau, Xabier Odriozola hernania­rrak konposatutakoak.
Xabier Odriozola bera ariko da biolina jotzen; Elena Urru­zola klarinetearekin; Iosune Marin gitarrarekin; Ina Ida­rre­ta flauta jotzen; Patri Aro­ze­na akordeoiarekin; eta Jo­xan Goikoetxea pianoa jotzen.

Barrikotea larunbat honetan; babarrun jatea hurrengoan
Larunbatean, berriz, barriko­tea antolatu dute egoitzan. Tike­tak egunean bertan jarriko dituzte salgai, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, egoitzako tabernan.
Eta hurrengo larunbaterako ere, dagoeneko jarri dute zita: babarrun jatea egingo dute, eguerdiko 14:00etan. Tiketak, egoitzako tabernan egongo dira eskuragarri.

Paco Goya presidente, beste urte batez
Bestalde, otsailaren 21ean egin zuten Goiz Eguzkiko bazkideek, urteko batzarra. Bertan landu zi­ren urteko ekintzak eta pro­iektuak, eta erabaki zuten, aho batez, Paco Goyak jarraitzea pre­sidente bezala. Konfiantza hori eskertu zuen Goyak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!