Afaria eta ipuin kontaketarekin, aldarrikapenak kalera

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 01:00

Egitarau Bateratua aurkeztu du Goizueta, Arano, Leitza eta Aresoko Udalek osatzen duten Gizarte Zerbitzuen Man­ko­muni­tateak gaurko Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan. Hitzak ala ekintzak? izenburupean, horien artean, bi ekintza izanen dira Goizuetan. 

Emakumeen Afaria, gaur gauean
Urtero bezala, egun bereziarekin bat eginda eginen dute ema­kumeen afaria Umore Ona elkartean. Iluntzeko 20:00etan elkartuko dira, eta festa giroan ospatuko dute Martxoaren 8arekin bat egiten duen egunak.

Ipuin kontaketa, Elizagoien eta Inziarteren eskutik
Bihar arte luzatuko dute gaurko egunaren inguruko ospakizuna, ipuin kontaketa eginen dute orduan. Arratsaldeko 19:00etan hasita, Zazpiak oihal batetik ipuina kontatuko dute Amaia Elizagoien eta Olaia Inziartek. Udaletxeko ganbaran izanen da beraiek entzuteko aukera.

Iruñeako manifestaziorako deia, lau Udalek
Hainbat ekitaldi antolatzeaz gain, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen dute lau Udalek Iruñean eginen den manifestaziorako deia ere luzatu dute. Martxoaren 8ko komisioak deituta, iluntzeko 20:00etan hasiko da martxa, hiriburuko Gaztelu Plazatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!