Udal Gobernuak Astigarragako bizilagunei gogorarazi nahi die, hondakin organikoarentzako poltsa bereziak erabili behar dituztela, etxeetan sortzen diren frakzio honetako hondakinak edukiontzi marroi berrietan botatzeko.
Organikoa biltzeko homologatuak dauden poltsa horiek herriko komertzio eta establezimendu ezberdinetan eros daitezke.
Joan den astean jarri ziren martxan edukiontzi marroiak eta Udal Gobernua kezkatuta dago astigartar askok, sistema aldaketa dela eta, ez dakitelako nola bota behar duten materia organikoa. Atez atekoarekin egiten zen bezala, plastikozko poltsa arruntak ez dute balio organikoko frakzioa birziklatzeko.
Udal Gobernuak Astigarragako bizilagunei eskatzen die organikoa birziklatzeko egokiak diren poltsa bereziak erabiltzeko, «ingurugiroarekiko eta birziklapenarekiko daukagun konpromisoarekin jarraitu ahal izateko».
Martxoaren 1etik aurrera, martxan
Organikoaren edukiontzi bidezko bilketa orain aste bete justu, martxoaren 1ean hasi zen. Eta, otsailaren 28tik aurrera, ezin da Atez Ateko sistema erabili, organikoarentzat.
Egun gutxi igaro dira, baina Udaletik arazoa ahalik eta azkarren nahi da eten. «Poltsa bereziak erabili behar dira organikoa botatzeko».