Ibai Alba Espainiako txapeldun, taldeka

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 7a, 01:00

Lasterketa haundia egin zu­en Ibai Albak, igandean Ori­hu­­e­­lan (Alikante), Espainiako Dis­tantzia Luzeko Du­atloi Txa­­pel­ketan. Laugarren izan zen her­naniarra: «asko gozatu dut, eta niretzat izugarria da po­diu­metik hain gertu egotea, profesionalen artean, beraiekin lehian. Ametsetan ere ez nuen espero», azaldu du.
Baina hori bakarrik ez, txa­peldun ere izan zen hernania­rra, taldeka, SyS Labo­ra­torio talde valentziarrarekin. 
Aurre­­neko den­boraldia du Albak taldean, aurten fitxatu baitute hernaniarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!