Ostiralean bukatuko du Hernani 2 taldeak, aurreneko fasea, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan. Xalaparta elkartean izango da, eta bertso afaria egingo dute, 20:00etan hasita. Sarrerak salgai daude, 25 euroan, Garin eta Tripontzi tabernetan.