«Memoriagune garrantzitsuak daude erabat ahaztuta, eta merezi du berreskuratzea»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 7a, 01:00

Bi zita jarri dituzte Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, bi aste hauetarako; eta biak ere, elka­rrekin lotura estua dutenak. Izan ere, datorren astelehenean eskainiko dute Atxorrotx ize­neko dokumentala, Biterin; eta horren aurrerapena egin­go du gaur, Angel Rekalde sozio­lo­go­ak: Oroimen tokiak hitzaldia emango du, Biterin bertan, arratsaldeko 19:30etan hasita.
Rekalde bera da dokumen­ta­laren egileetako bat, eta aur­kezpena egingo du: «tenentzia bat zen Atxorrotx, eta historia pila bat zegoen horren atzean ahaztuta», azaldu du.
Hain justu, hori izango du hitzaldiaren muina, ahaztuta dauden memoriagune histori­koak: «Euskal Herrian memo­ria­­gune garrantzitsuak daude, erabat ahaztuta eta bazter­tu­ta, eta merezi du berreskuratzea».

Atxorrotx eta Beloaga gazteluak, hizpide
Hainbat memoriagune aipa­tuko ditu hitzaldian, baina bi azalduko ditu zabalago: Atxo­rrotx bera, eta Beloaga gazte­lua, Oiartzungo Arkalen dago­e­na: «bertan ere, Atxorrotxen bezala, historia pila bat dago ahaztuta, erromatarren garai­koa, Nafarroako garaikoa, kar­lis­tadetakoa... Asmoa dau­ka­gu, horri buruz ere lan bat egite­koa», aurreratu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!