‘Ovarios verdes fritos’ antzezlana, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 7a, 01:00

Martxoaren 8a da bihar, egun seinalatua: Emakumeen Nazio­arteko Eguna. Eta horren buel­tan, makina bat ekintza anto­latu dituzte Hernanin; aurre­nekoa, gaur bertan izango da. Antzerki saioa eskainiko dute Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita: Ovarios verdes fritos.
Detritus Teatrus konpai­ni­ak emango du, gaztelaniaz, Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Udalak antolatuta. Sarrera doan izango da.

Makina bat ekintza antolatu dituzte, martxoaren 8aren bueltan. Kronikak, berriz, ale berezia argitaratuko du.

Antzezlanean, Mastur Ba­te­tu Catalina doktorea izango da protagonista. Memoria eta pixa galeretan aditua da, eta programa bat jarriko du mar­txan, oinarri hartuta arazo horietako bat kon­pon­duz gero, besteak ere hobera egingo duela. Horren bueltan, antzez­lan probokatzailea, apur­tzai­lea eta dibertigarria prestatu du Belen Nevado aktore eta zu­zendariak.

Kronikak ale berezia bihar, martxoaren 8aren bueltan
Bihar, berriz, Marijira anto­la­tu du Koordinadora Feminis­tak, 19:00etan Plaza Be­rri­tik abiatuta.
Eta bihar bertan, ale bere­zia argitaratuko du Kronikak. 24 orrialdeko egunkaria izan­go da martxoaren 8koa, eta ho­ri­etatik 16 orrialde, izango dira Emakumeen Nazioarteko Egu­­na­ren ingu­ru­ko gehigarri be­re­ziari eskaini­ta­koak. Bertan jaso ditu Kronikak, besteak beste, Urumea bailarako ema­ku­meei elka­rriz­ketak, eta ber­din­tasunaren arloan martxan dauden mugimen­du­ak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!