Larunbatean Irunesa Torneoan izan ziren gimnasta hernaniarrak, eta lautik lauk egin zuten podiuma: Maider Galparsoro jubenila aurrenekoa izan zen, mazekin; Patricia Perez seniorra, hirugarrena, xingolekin; eta taldetan, Hernani 2 kadeteek bigarren postua lortu zuten, eta infantilek, hirugarrena.