Ttarla dantza taldeak eta Bitartean folk musika taldeak Oinatzak emanaldia eskaini zuten larunbat gauean kiroldegiko frontoian. Harmailak lepo bete ziren, eta ikusleen txalo zaparraden zaratak behin baino gehiagotan tapatu zituen dantzari finen oin hotsak; euskal dantzekin nahiz garaikidearekin gozatu zuten seinale. Argazki gehiago, beheko loturan: