OasisLab parte-hartze proiektua jarriko dute martxan Hernanin, Emanhar Elkarteak, Ede Fundazioak eta Kiribil Sareak. Helburua izango da, hernaniarren ametsa irudikatu eta auzolanean egi bihurtzea, hiru asteburutan eta egun batean: martxoaren 17-19an, martxoaren 24-26an, apirilaren 1-2an eta apirilaren 7an. Dagoeneko 15 lagunek eman dute izena, eta beste 15en bila ari dira. Parte hartzeko, martxoaren 13ra arte eman dezakete izena: 677 662 637, info@emanhar.org edo www.emanhar.org.