Kaleratzeak Stop Hernani plataformak bat egin du Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako plataformek biharko deitutako mobilizazioekin; 11:00etan elkarretaratzeak deitu dituzte, Donostia, Bilbo eta Gasteizko epaitegien aurrean.
Helburua izango da epaile dekanoari zuzendutako idazki bat eramatea, «eskatzeko hipoteka ejekuzioak bertan behara uzteko, familien ohiko etxeak enkantean jarri eta familia horiek etxegabetzeko irekiak daudenak», hain zuzen.
Izan ere, Kaleratzeak Stop Hernanik gogorarazi du «Europako Justizia Tribunalak urtarrilean emandako epaiak epemuga aurreratzen duten abusuzko klausulak baliogabetu» egin zituela. Horregatik dio, «auzitegiek bi aukera» dituztela: «prozesu horiek artxibatu edo suspenditu».