«Lorpen ikaragarria eta historikoa» izan zen larunbatekoa, Jon Loran, CD Hernaniko futbol koordinatzailearen esanetan; «gehienbat, 5 jardunaldiren faltan lortu dutelako mutilek, estatuko jubenilen Ohorezko Mailara igotzea. Ez dira konturatzen egin dutenaz». Kluba oso pozik dago, eta denentzat onuragarria izango dela diote: «helduen taldera joaten diren jubenilek, maila igoko dute han ere; estatu mailan jokatzeak hobetzen lagunduko baitie».
Izandako ohiartzunak ere liluratuta utzi ditu: «Mundo Deportivotik ere etorri ziren!». Horrela, mutilak zoriontzea besterik ez zaie geratu; «Zorionak!».