Gaurtik martxoaren 18ra arte, hainbat auzotan eman daiteke martxoaren 19rako herri galdeketarako aurretiko botoa.
Hernaniko 16 urtetik gorako edonork eman ahal izango du botoa, eta erakutsi beharreko agiriak dira, NANa; edo EHNA eta NANa edo 2017ko errolda agiria; edo gidabaimena eta 2017ko errolda agiria; edo pasaportea. Preso daudenen kasuan, ziurtagiri bat bete beharko dute, beraiek izendatutako pertsonari baimena emanez, beren botoa jaso eta Jarraipen Batzordeari eman diezaion.
Gaur, Sufragistas filma
Bestalde, gaur Sufragistas jarriko dute doan Biterin, 19:00etan.
M19ko herri galdeketa - Aurretiko botoa emateko egutegia
Gaur, martxoak 6, 11:00-13:00 eta 17:30-19:30, Andre Kaleko GEDren lokalean.
Martxoak 7, 10:00-12:30, Santa Barbara auzoko Tellerigain kalean, BHI, eta 17:00-19:00, Portuko Ibarrolaburu plazan.
Martxoak 8, 11:00-13:00 eta 17:30-19:30, Andre Kaleko GEDren lokalean.
Martxoak 10, 17:00-19:00, Floridako Parke berrian (petankako jolastoki ondoan).
Martxoak 11, 11:00-13:30, Andre Kaleko GEDren lokalean.
Martxoak 13, 11:00-13:00 eta 17:30-19:30, Andre Kaleko GEDren lokalean.
Martxoak 14, 17:00-19:00 Osiñagako Txurienea baserri ondoan.
Martxoak 15, 11:00-13:00, Andre Kaleko GEDren lokalean.
Martxoak 16, 17:30-19:30, Andre Kaleko GEDren lokalean.
Martxoak 17, 17:00-19:00 Martindegiko elkartearen ondoan.
Martxoak 18, 11:00-13:30, Andre Kaleko GEDren lokalean.