Lilatoiko martxari segika, ekitaldi gehiago

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 6a, 01:00

Emakumearen Nazioarteko Eguna izango da etzi, baina lehenago hainbat ekitaldi an­tolatu dira egunaren bueltan.
Atzokoan, 4.801 emakume atera ziren Donostiako Lila­to­ian korrika, eta tartean, noski, 123 hernaniar. Hain zu­zen, Maitane Gue­rre­ro her­naniarak, iazko txa­pel­du­nak, bigarren egin zuen 18:02ko den­bora­re­kin, eta Hoki Gue­rre­rok bos­garren, (18:57).  Hiru­ga­rren her­naniarra, Oiha­na Ez­pon­da izan zen (20:13), eta txa­pelduna, Iza­ro Rubio ordi­ziarra (17:53).

Bihar, antzerkia
Datozen egunetan ere, Mar­txoa­ren 8aren harira hainbat ekitaldi izango dira Hernanin: bihar, Ovarios verdes fritos antzezlana, 19:00etan Biterin; etzi, Marijira, 19:00etan Plaza Berritik aterata; ostegunean, hi­tzaldia: Zapatismoaren ekar­penak borroka fe­mi­nis­ta­ra; eta ostiralean, En tránsito doku­men­tala eta solasaldia. Aur­re­ra­go ere, ekintza gehiago izan­go da; hilaren 28an hitzaldia eta Duo Jaderen kontzertua, eta 29an, Zinegoak jaialdia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!