Astelehenean argitaratu zuen Hernaniko Udalak dirulaguntza deialdia, Kaxkoko etxebizitzetan leihoak aldatzeko.
Dagoeneko zabalik dago eskaerak aurkezteko epea, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan; ekainaren 1era arte, edo dirulaguntzen aurrekontua bukatzen den arte.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa, HHZn bertan eta www.hernani.eus web orrian eskuratu daiteke. Baldintza eta oinarri guztiak ere, bertan daude ikusgai.
Guztira, 10.000 euroko partida gorde dute dirulaguntzak emateko. Etxebizitza bakoitzeko, ez da emango kostu totalaren %25a baino haundiagoa den dirulaguntza, eta gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da, bakoitzeko.