Biharko zegoen deituta, Hernaniko Hezkuntza Plataformaren eskutik, martxoko hezkuntza eskola. Baina azkenean, atzeratu egin dute, astebetez. Datorren ostegunean izango da azkenean, aurreikusitako ordu berean, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Doberako Eñaut Agirrek eta Aranzadiko Iñaki Sanz-Azkuek eskainiko dute, eta azalduko dute, natura eta ahozko ondareak duten tokia eta garrantzia hezkuntzan, «txori guztiei txori, arbola guztiei arbola, eta zomorro guztiei zomorro deitzen diegun garai honetan».