Azken urteetan behera egin dute udaran ume sahararrak etxean hartzen dituzten harrera familiek; iaz Hernanira, lau ume etorri ziren.
Horri aurre egiteko, aurten 100 familia behar dira, lehenago bertan izandako haur sahararrak bueltan etorri daitezen, eta horregatik, martxan jarri da Oporrak Bakean programa. Helburua da, haur sahararrei aukera ematea udarako bi hilabeteetan basamortutik atera eta osasuna berreskuratzeko.
Izenematea, zabalik
Izena ematen duten familiei laguntza ematen die Udalak: haurren hegaldia ordaintzen du; udalekuak antolatzen ditu haurrak elkartzeko...
Animatzen direnek udaletxeako lankidetzarako arloan eskatu dezakete informazio gehiago, 943 33 70 17 telefonoan, marijo-m@hernani.eus helbide elektronikoan, edo Aristizabal kaleko 7garrenean, behean.