Lilatoian ez da hernaniarrik faltako; 10:15etan Bulebarreko ordularian jarri dute zita gaur korrikalari hernaniarrek, argazkia ateratzeko. Zita horrek, hasiera emango dio emakumea protagonista duen hilari.
Antzerki, hitzaldi, zine, Marijira edota kontzertuak
Asteartean izango dute segida, Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekintzek; Ovarios verdes fritos antzezlana ikusteko aukera izango da Biterin, 19:00etan. Emakumearen Nazioarteko Egunean bertan, Marijira egingo da, eta hurrengo egunetan ere beste hainbat ekintza izango dira.
Baina Martxoaren 8az gain, bestelako ekitaldiak ere izango dira Hernanin; bihar bertan, Sufragistas pelikula ikusteko aukera emango du BagaGiltzak, martxoaren 19ko galdeketari begira. Bestalde, asteartean hitzaldia antolatu du Hernani Errotzenek; ostiralean, kontzertua Goiz Eguzkik; eta igandean, Animalien Eskubideen Aldeko Jardunaldiak izango dira.
Era berean, Korrika Kulturalak, Txistularien Txapelketak edota Zea Maysen kontzertuak berezi egingo dute, martxoa.
MARTXOKO AGENDA
6 Sufragistas pelikula, doan, 19:00etan Biterin, BagaGiltza herri plataformak antolatuta.
7 Hitzaldia: Oroimen tokiak, 19:30etan Biterin, euskeraz. Hizlaria: Angel Rekalde soziologoa. Antolatzailea: Hernani Errotzen.
MARTXOAK 8. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoak 7 Antzerkia: Ovarios verdes fritos. 19:00etan Biterin. Berdintasun Kontseilua eta Hernaniko Udala. Gaztelaniaz.
Martxoak 8 Marijira, 19:00etan Plaza Berritik abiatuta. Hernaniko Koordinadora Feminista.
Martxoak 9 Hitzaldia: Zapatismoaren ekarpenak borroka feministara, 19:00etan Biterin. Gaztelaniaz. Hizlaria: Cecilia Santiago, Chiapaseokl ekintzailea eta aktibista. Lumaltik GKE eta Hernaniko Udala.
Martxoak 10 Dokumentala eta solasaldia: En tránsito, 18:30etan Biterin. Bilgune Feminista.
Martxoak 28 Hitzaldia: Kubatar emakumeen ekarpena Kubako musika eta herrialdearen garapenean. Eta kontzertua: Duo Jade, 19:00etan Biterin. Berdintasun Kontseilua eta Hernaniko Udala.
Martxoak 29 Zinegoak, Gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia, 19:00etan Biterin. Berdintasun Kontseilua eta Hernaniko Udala.
10 Dokumentala: Nacido en Siria, 19:00etan Biterin, 5 euroan. SOS Errefuxiatuak Hernani.
10 Kontzertua: 10 urte Goiz Eguzki abesbatzarekin. Portaletxoko Ganbera Taldearekin (‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko helduen taldea). 19:00etan Goiz Eguzkin.
11 Bigarren Eskuko Azoka, 10:30etatik 13:30etara, Urbietan edo Atsegindegin.
11 Kalez Kale Kantari, 12:00etan Plaza Berritik aterata.
11 Erromeria, 18:30etan Plaza Berrin edo Atsegindegin.
11 Haur antzerkia: Euria. Markeliñe antzerki taldea. Biterin, 12:00etan, 5 urtetik gorako umeentzat. Sarrerak salgai martxoaren 2tik aurrera.
12 Animalien eskubideen aldeko ekitaldia, 10:00-14:30 Atsegindegin.
13 Dokumentala: Atxorrotx y la conquista de 1200, 19:30etan Biterin. Hizlaria: Jose Luis Orella Unzue. Antolatzailea: Hernani Errotzen.
14 Literatur solasaldia: Habitaciones separadas, Luis Garcia Montero idazlearena. Dinamizatzailea: Amaia Garcia. Udal liburutegian, 19:30etan, gaztelaniaz.
16 Laburbira: Film laburren XIV. zirkuitua. Ageda kopla taldearekin solasaldia egiteko aukera. Antolatzailea: Dobera Euskara Elkartea (Korrika Kulturalaren barruan). Euskeraz, 19:00etan Biterin.
17 Hernani’n Musik: Zea Mays. Biterin, 22:30etan. Sarrerak salgai martxoaren 9tik aurrera.
19 Herri galdeketa. BagaGiltza.
19 Kontzertua: ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko txistulari eta albokariak, 12:30etan arkupetan.
21 Literatur solasaldia: Odol mamituak, Alaine Agirre idazlearena. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal liburutegian, 19:30etan, euskeraz.
ANTZERKI ZIKLOA
Martxoak 21 Francoren bilobari gutuna, euskeraz, 20:00etan Biterin. Artedrama, Le petit théatre de pain, Dejabau panpin laborategia.
Martxoak 22 Idiot Txou, euskeraz, 20:00etan Biterin. Ados teatroa.
Martxoak 23 Los perros, gaztelaniaz, 20:00etan Biterin. Teatro a la plancha. Sarrerak salgai martxoaren 13tik aurrera.
23 Irakurraldiak tabernaz taberna, 18:30etan hasita (Korrika Kulturalaren barruan).
25 Txistulari Gazteen Hernaniko XII. Txapelketa, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30etara, Milagrosan.
26 Txistularien Topaketa. Diana 10:00etan Kaxkoan barrena, eta Ttun-ttuna Plazan, 12:30etan.
29 Ipuin kontaketa, Maite Frankorekin, Biteri kultur etxean; 17:30etan 3-4 urtekoentzat, eta 18:00etan, 5-7 urte artekoentzat.
30 Bertso-antzerkia: Erradikalak gara. Biterin, 20:00etan (Korrika Kulturalaren barruan).
31 Bota Bertsoa! lehiaketako sari banaketa eta bertso sarituen emanaldia, 19:00etan Biterin. Antolatzailea: Dobera Euskara Elkartea.
ERAKUSKETAK
Martxoaren 3tik 16ra Olio-pintura. Egilea: Albino Gonzalez. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
Martxoaren 27tik apirilaren 9ra Ijitoen bizierak. Lungo Drom. Antolatzailea: Udal Kulturartekotasun Arloa. Biterin, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.