Urteko aurreneko ikastaroa, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 5a, 01:00

Bizikidetza eraikitzen jarraitzeko helburuarekin, Elkarbizik 2017rako programazioa aurkeztu du; 6 ikastaro antolatu dituzte, martxotik urrira bitartean, Astigarragan, Lasarten, Hernanin, Urnietan eta Andoainen. Aurrenekoa, hain zuzen, asteazkenean izango da, Astigarragan 19:00etan kultur etxean: Arizmendiarrietaren eredua: zatiketa politikoari aurre egiteko, elkarlana. Ikastaroa debaldekoa da, baina izena eman behar da: ganboiturri@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!