Gehigarri bereziek txoko berezia, interneten

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 20:04

Gaurko Kronikak Galarreta Unibertsitarioa gehigarria argitaratu du; Galarretako Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako Kronikarako ale berezia, hain zuzen. Baina paperean ikusteaz gain, aurrerantzean, Kronikako komunitatea osatzen duten ikasleek edota kolaboratzaileek egindako ale bereziak interneten ikusi ahal izango dira. Horretarako, nahikoa da menu nagusian 'Komunitatea' atalean sartzea. Gaurko Galarreta Unibertsitarioa ale berezia ere, bertan dago, Komunitatean. Ez galdu! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!