Ohorezko Mailara igotzea «historikoa» izango zela zioen Jon Loran, CD Hernaniko futbol koordinatzaileak, «Estatuan dagoen mailarik altuena baita». Ba Hernanik lortu du; golik gabe, baina berdinketarekin bukatu zuten atzo, Antiguoko Bren aurka. Ohorezko Mailan dago!