«Jubenilen igoera, historikoa da»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Hernaniko jubenilek esku eskura daukate igoera. Sei jar­dunaldiren faltan, puntu baka­rrera dute, hori matema­tikoki bai­ez­tatzea. Beraz, ga­ur bertan lortu dezakete ba­lentria, Anti­guoko Bren aurka jokatuko du­ten parti­duan, 17:30­etan Berion. Jon Loranek, CD Her­­naniko futbol koor­dina­tzaileak, inork baino hobeto ezagutzen ditu, klubaren egun­go eta etor­ki­zuneko norabideak.

Nola definituko zenuke jubenilen igoera?
Lehenik eta behin argitu be­har da, oraindik ez dugula mate­ma­tikoki igoera lortu. Baina sei jardunaldiren fal­tan, 15 pun­tuko abantaila dau­kagu, igotzeko au­kera duen hu­rren­go talde­arekiko. Gaur­ko parti­duan puntu bat lortuz gero, igoera itxiko genuke. Hori esan­da, igoera historikotzat de­fi­nitu daiteke. Kontuan har­tu behar da, Estatuan dagoen mailarik altuena dela Oho­rez­ko Maila. Hortik gora ez dago besterik, eta Her­nani bertan egotea, historikoa da.

Pasa dira urteak, Hernani maila horretan azken aldiz egon zenetik. 
Ez dut ondo gogoratzen, baina izango dira 20-24 urte inguru, Ohorezko Mailan egon gine­netik azkeneko aldiz. 

Historikoa diozu. Zergatik?
Alde batetik, Estatuan dagoen jubenil mailarik altuena de­la­ko. Reala, Athletic, Osa­suna... Euskal Herriko eta inguru­ko talde hobe­re­nekin lehia­tu­ko gara. Adibi­dez, aurten Osasu­nak izuga­rrizko talde ona du. Eta bestetik, inolaz ere espero ez genu­elako igoera lortzea, denboraldi hasieran. Ezuste­an etorri den egoera izan da.  

Helburua ez zen igotzea, beraz.
Pasa den urtetik aldaketa asko eduki ditugu taldean. Hiru jo­ka­lari Antiguokora joan ziren, beste bat Eibarrera, haundien lehe­nen­go taldera ere igo zen batenbat. Baja garran­tzi­tsuak ziren, denboraldi ho­netarako. Taldea osatzeko bes­te talde­e­tatik ekarri dugu jendea, eta be­he­ko kategori­etatik ere igo dira jokalari batzuk. 

Zer suposatzen du Ohorezko Mailan jokatzeak?
Klubarentzat eta mutilentzat, izugarrizko poza eta ilusioa.  Maila haundiko taldeak da­ude, oso exijentea da, eta hor lehia­tzea, Hernanirentzat po­li­ta da. Hori bai, datorren ur­tera be­gira lanean hastea suposatzen du. Taldearen erdia mailaz igo­tzen da eta beste erdia man­ten­tzen da jubeniletan. Biga­rren taldetik jokalariak igo beharko ditugu eta kanpoan ere be­gi­ra­tu beharko dugu taldea osa­tzeko eta lehiakorrak izateko.

Bidaietako gastuak asko igotzen al dira?
Egia esan, ez. Bi edo hiru bidaia luze izango dira, baina inoiz ez oso luzeak. Kontutan hartu behar da, taldeak geo­gra­­fikoki banatuta daudela, eta gure aurka ariko diren gehie­nak Euskal Herrikoak direla. 
Jendea hurbiltzen al da Zubipera, jubenilak ikus­tera? Lehen taldeak  eran­tzun hobea izaten al du?
Erantzun ona jaso dugu jen­de­a­ren aldetik, Zubipen. Gustora gaude. Proportzionalki, jube­nilak ikus­­tera zale gehiago hurbiltzen dela esan liteke, baina datu to­taletan, ez da alde haundirik izaten, bi talde­en artean.

Lehen taldea ere oso ongi dabil. Hirugarren mailara igotzea posible al da?
Oso zaila dago. Bigarren pos­tu­an gaude, eta ikusirik bes­te mai­le­tan zein jaitsiera egongo diren, aurten seguruenik bakarra igo­ko da. Be­raz, lehen postuan ge­ratzea ia derrigorrezkoa izango da, mailaz igotzeko. Bigarren postuan gaude, baina oso zaila dago lehen postu hori. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!