Arizmendiarrieta eredu, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Arizmendiarrietaren eredua: zatiketa politikoari aurre egiteko, elkarlana izenburua du­en ikastaroak irekiko du Elkarbizi taldearen ikasturtea datorren asteazkenean. Arra­tsal­deko 19:00etan izango da, kultur etxean. 

Arizmendiarrietaren lana aztertzea, helburu
Pako Etxebeste Arizmen­dia­rrie­ta Fundazioaren kontseilariak aurkeztuko du Arizmen­diarrieta beraren ondarea.  Hain justu, Arrasaten jardun zen denboran zehar egindako lana aztertzea izango da ikastaroaren helburua. Elkarbizik azaldu duenez, «ber­tara iritsi zenean, herria hondatuta eta zeharo zatituta aurkitu zuen». Horrela, «elkarlanaren mezua zabalduz, emaitza ederrak lor­tu zituen Arrasateko bizitzaren zenbait arlotan». 

Izena ematea, ezinbestekoa
Elkarbizi bailarako ekimenak jakinarazi duenaren arabera, ikastaroan parte hartzea irekia eta debaldekoa izango da, baina plazak mugatuak direnez, izena ematea ezinbestekoa izango da. Horretarako: ganboiturri@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!