Zineari buruzko ikastaroan, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Jakin+ Programa jarri zuen abian Udalak, eta horren barruan, beste ikastarotxo bat antolatu dute asteartetik aurrera. Zinearen beste historia bat aztertzea da asmoa, betiere genero ikuspegitik eta esperien­tziak trukatu, trebatu eta pertsonen bizi kalitatea hobetzea oinarri hartuta. Datozen lau asteartetan izango da ikastaroa 16:00etatik 18:00etara kultur etxean, eta parte hartzeko izena eman beharko da Udaleko berdintasun sailean: berdintasuna@astigarraga.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!