Urtebete pasa da, Mikel Goenaga, Astigarragako erretore izandakoaren heriotzatik, eta Astigarragako Parroki Kontseiluak herritarrak gonbidatu ditu, bihar 10:30etan egingo den eukaristian parte hartzera. Bestalde, jakinarazi du gaur ez dela egingo Hitzaren Liturgia.