Zortzi film labur, ostegunean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 13a, 01:00

14garrenez antolatu dute aurten Laburbira, euskerazko film laburren zirkuitua. Eta Hernanin, ostegun honetan egingo du geldialdia. Biterin izango da, 19:00etan hasita, eta zortzi film labur eskainiko dituzte: Azken saskia, Beti bezperako koplak, Ihesa, Elemakarrak, Jalgi, 280º, EUSPOT lehiaketako spot onenak, eta Hileta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!