Graffitia eta oparien banaketa, emakumearen egunaren harira

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Inauterien bueltan, martxorako egitaraua estreinatuko dute asteburu honetan Gazte­lekuan dabiltzan astigartar gazteek. 
Horretarako, datorren mar­txoaren 8ko Ema­kumeen Nazioarteko Eguna­ren bueltako ekintzak izango dituzte gaur eta bihar: Ema­kumeen aldeko graffitia eta opariak banatuko dituzte, hurrenez hurren. Horrez gain, Emaku­meon Plazaren inaugurazio­an hartuko dute parte asteazkenean bertan.
Baina ez da martxoan ze­har landuko duten gai bakarra. 

Drogen inguruko tailerra egingo dute, azkeneko bi larunbatetan.

Beste hainbat ekintza, datozen asteburutan
Hurrengo asteburuak ere, ekintzaz lepo datoz: mendi irteera eta zineforuma egingo dute, hurrengoan; eta drogen arriskuen eta gozamenaren kudeaketaren inguruko tailerra izango dute azkeneko bi larunbatetan.

MARTXOKO PROGRAMAZIOA
4
Emakumearen aldeko graffitia
5 Emakumeei opariak banatzen
8 Emakumeon plazaren inaugurazioa
11 Mendi irteera
12 Zineforuma
18 Droga arriskuen eta gozamenen kudeaketaren tailerra
19 Itxita
25 Droga arriskuen eta gozamenen kudeaketaren tailerra
26 Jaboiak

*Astelehenetan ixita egongo da; eta asteartetik ostegunera bitarte, lagunki ekimena egingo dute, ohikoa den bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!