Agustinetako minipuntua, apurtuta

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 01:00

Udalak jakinarazi du, kotxe batek jo zuela atzo, Agustindarren plazan dagoen minipuntua; eta beraz, erabili ezinik dagoela. Gauzak horrela, minipuntu berria eskatu eta jaso bitartean, inguruko bizilagunek gertuen duten minipuntua erabili dezakete, Atsegindegikoa. Udala, bere aldetik, harremanetan jarri da, minipuntua apurtu duen autoaren aseguru-etxearekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!