‘Femmes’ antzerkia, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Hortzmuga Teatroa taldearen eskutik, Femmes antzerkia egingo dute ostegunean Joseba Barandiaran plazan. «Lau atso sumindu dira kale antzerkiko protagonistak. Inguruan ikusten dutenarekin nazkatuta, kalera aterako dira beraien iraultza propioa egitera»; argumentu hori oinarri izanda, inprobisazioan oinarritzen da ikuskizuna, eta beraz, parte-hartze aktiboa izango du publikoak. Antzerkiaren asmoa da eguneroko arazoak umoretik eraldatzea. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!