Hileko aurreneko asteburua izanik, plaza dantzetan aritzeko zita jarri du Astigar dantza taldeak biharko. Eguerdiko 12:30etan hasiko dira aurreneko doinuak Joseba Barandiaran plazan. Besteak beste, dantzatuko dituzte muxikoak, jauziak, branlea, txulalari, arin-arin eta fandangoa...