Baleak ehizatzera goaz bisita gidatua antolatu du Sagardoetxeak datozen bi igandeetarako, biharko eta datorrenerako, hain zuzen. Balearen arrantzaren ingurukoa izango da, eta bertan azalduko dute XVI.mendean, Ternuarako bidaia luze eta gogorrerako, itsasontzietan ezinbestez eraman beharreko produktuak zirela bertako sagardoa eta bizkotxoa. Sarrera doan izango da, baina aurretik izena eman beharko da: info@sagardoetxea.com helbidean edo 943 550 575 telefonoan.