106 familia gonbidatuta, astigarrak landatzera

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Urtero bezala, iaz jaiotako as­tigartar gazteak izango di­ra omenduak bihar, Zuhaitz Egunean. Eguerdiko 12:00e­tan hasiko da landaketa, eta azkeneko urteetan bezalaxe,    Larraburu baserriaren inguruetan izango da.

106 astigartar, omenduak
Aurreko urtean jaiotako haurrei ongietorria egiteko aprobetxatzen dute Zuhaitz Eguna Astigarragan, eta aurten ere, ez da gutxiago izango. Denera, 106 haur astigartar omenduko dituzte biharkoan, eta beraz, horientzat guztientzat prestatu dituzte astigarrak, beraien familiek landatu ditzaten.

Kopuruak gora, azken urteotan
Aurreko urteetako kopuruak alderatuz gero, Astigarra­gako haur jaioberrien zifrak gorakada jasa zuen 2016an. 86 izan baitziren 2015ean, eta 79, 2014an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!