Oiaga eta Cisneros, finalean gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Final haundia dute gaurkoa, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, Josu Oiagak eta Ekaitz Cisnerosek. Iruran ari­ko dira, 17:00etan ha­si­ta, Bergarako Mugu­ruza eta Larrañagaren kontra.
Hernanin, berriz, hiru partidu jokatuko dira, asteburu honetan. Bihar goizean izango dira, 10:30etan hasita. Aurrena, Garmendia eta Larrañaga kadeteek jokatuko dute, Intxu­rre­ko bikotearen kontra. Eta ondoren, jubenilen bi partidu izango dira: Agirre eta Insausti, Aloña Mendiren kontra; eta Arizmendi eta Aldunberri, Intxurre­ren kontra.
Bihar baita ere, Eli­zondoko Txapelketan ari­ko dira bi bikote: Salaberria-Be­ni­to, eta Jara-Garaiar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!