Peña Otaño Saria, jokoan gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Martxan dira aurten ere, beste denboraldi batez, Hernaniko txirrindulariak. Alebin eta infantilek, gaur daukate urteko bigarren lasterketa, Hon­darri­bi­an. Txiplau kalean izango da, arratsaldeko 16:30etan hasita; eta bertara joateko, Trans­pa­karren jarri du zita JOCC taldeak, 15:00etan.
Baina urteko zita nagusia, datorren aste­buruan izango dute: Peña Otaño Saria jokatuko da larunbatean, Hernanin. Arratsalde­ko 16:00etatik, zirkuitua egingo dute, Urbieta kaletik abiatuta.
Lasterketaren ondo­ren, eta nobedade be­za­la, ginkana antolatuko dute, Latsunbe­be­rriko kirol eta tenis pistetan.

Zikloturistek, bihar aurreneko irteera
Zikuñako Ama zikloturista taldeak, berriz, bihar hasiko du denboraldi berria. Zarauz­ko kanpinera egingo dute aurreneko irteera, 42 kilometrokoa. Zin­ko­­eneatik abiatuko di­ra, goizeko 09:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!