Hernani II taldea gaur estreinatuko da, Mutrikun, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan, eta hurrengo saioa Hernanin izango dute, hilaren 10ean, Xalaparta elkartean egingo den bertso-afarian. Iker Osa, Unai Agirre eta Oier Iurramendi ariko dira bertsotan, 20:00etan hasita, Villabona-Amasako Oihana eta Beñat Iguaran eta Amaia Agirreren aurka. Bertso afarirako txartelak astelehenera arte egongo dira salgai, 25 euroan, Tripontzin eta Garinen; sarrerakoak, arraia saltsan, entrekota, postrea eta kafe konpletoa izango dira.