Inauterietako geldialdiaren ostean, lanera bueltatuko dira asteburu honetan Mundarroko saskibaloiko talde guztiak. Emakumezkoak izango dira aurrenekoak gaur; arratsaldeko 16:00etan jokatuko dute kiroldegian, Donostia Dolphinsen aurka. Gizonezkoek, aldiz, Irunen daukate zita, Erroibideren kontra, iluntzeko 20:00etan hasita.