Atsedeneko asteburuaren ondoren, etxean jokatuko dute gaur Mundarroko jokalariek, Oriokoren kontra. Arratsaldeko 16:00etan neurtuko dituzte indarrak, Urola Kostakoen aurrean.
Egun, 13garren postuan dago Mundarroko taldea.
Punturen bat eskuratzea, helburu
Lezoko Allerru taldearen kontra galdu ondoren iritsiko dira gaur moreak Zarkumendegira. Punturen bat eskuratzea dute helburu, gutxinaka sailkapenean gora egin ahal izateko. Izan ere, egun 13garren dijoaz astigartarrak sailkapenean; jaitsiera hiru postura daukate. Orioko, aldiz, seigarren postuan dago, Mundarrotik hamabi puntura.