Sagardoaren Txapelketak, bi zita gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Ostegunean hasi zen Sagardoaren Txapelketa, eta Ezkurrak eta Zubirik (Altzueta) lortu zuten garaipena (40-37), Otaegi eta Ionen (Petritegi) kontra; Aizpuru III lesionatuaren partez aritu zen Zubiri, aurreneko partidu horretan. Eta gaur, Sagardoaren Txapelketarekin zita bikoitza jarri dute, arratsaldeko 16:00etan hasita Galarretan: Uterga eta Larrañaga (Gaztañaga), Ansa II eta Endikaren (Setien) kontra; eta Etxeberria IV eta Etxeberria III (Gurutzeta), Segurola eta Agirrezabalaren (Bereziartua) kontra. Beste bi partidu ere izango dira, gaur arratsaldeko jaialdian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!