Errepideko bigarren jardunaldia, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Astigarragako txirrindulariek hasi dute dagoeneko aurtengo errepideko denboraldia, eta gaur izango dituzte bigarren jardunaldiko probak. 
Goizean, Junior mailako txirrindularien txanda izango da. 44garren Amaikak Bat saria jokatuko dute Deban. 86 kilometroko bidea egingo dute, tartean, bi aldiz igoko dira Itziarrera, eta helmugatik 12 kilometrora izango dute jardunaldiko igoerarik zailena, El Calvariokoa.
Arratsaldean, aldiz, alebin eta kadete mailako txirrindulariak izango dira protagonista. Aurrenekoak Hondarribian izango dira, 16:00etatik aurrera; eta ordu berean lehiatuko dira Kadeteak, Beasaingo 35ga­rren Usurbe Sarian. Azken honetan, Olaberriako gaina izango da erronka, helmugatik 6 kilometrotara dagoena. 

Aurreneko jardunaldia, aurreko asteburuan
Aurreko asteburukoa izan zu­ten errepideko denboraldiaren aurreneko jardunaldia. Aste­buru konpletoa izan zen txirrindulari astigartarrentzat. 
Hasteko, Oiartzunen izan ziren txikienak, alegia, alebin eta infantilak, Mountain Bike­ko proban. 42 alebinek hartu zuten parte, horietatik 8, Asti­garragatik.
Aldi berean, Ibaeta Sariaren 40garren edizioan izan zen Jaime Romero. Erraz sartu zen finalean, eta bertan, tropel nagusiarekin helmugaratzera zijoala, 500 metrora oreka galdu, eta azkenean, 24garren iritsi zen bukaerara.

Laugarren izan zen Urko Semperena astigartarra Eibarren.

Igandean, Urko Semperena Eibarren
Igande goizean jokatu zuten, ordea, txirrindulari Juniorrek. Eibarren izan zen proba, Uda­berri Memorialari zegokiona. Astigarragatik, Urko Sem­perena izan ziren bertan, eta laugarren postuan bukatzea lortu zuen. 
Karrera azkarra izan zen, borroka haundikoa; Debara iritsi arte nahiko berdinduta egon zena. Han, lau txirrindularik ihes egitea lortu zuten, beraien arteko lehia areagotuz. San Migeleko igoera hasi aurretik, ia hiru minutuko abantaila zuen laukoteak. 
Tropela abantaila hori txikitzen saiatu zenean, Jokin Sarasola Donostia Berriko kidea bakarrik geratu zen, eta gailurra ukitzen aurrenekoa izatea lortu zuen. 
Bitartean, pelotoian lau txirrindulari nagusitzen hasi zi­ren: Limousin taldeko Unai Iribar, Xabier Mikel Azparren eta Aritz Urra Ampo taldetik, eta Semperena bera. 
Portua pasata, Unai Iriba­rrek jaitsiera ederra egin zuen eta karrera nagusitzea lortu zu­en. Azparrenek berarekin egin zuen bat, baina Sempe­rena ez zen beren mailara iritsi. Jokin Sarasola aurreratu ahal izan zuten, baita ere, Iribar eta Azparrenek. Horrela, Iribar izan zen aurrenekoa, Azparren bigarren, Sarasola hirugarren, eta jarraian iritsi zen Semperena, laugarren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!